ERABILERARAKO BALDINTZAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

WEBGUNE HONETAKO EDUKIA ETA BERTAN ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK ERABILTZEKO BALDINTZAK

Orrialde hau erabili edo bisItatzen duen pertsonak nahitaez irakurri behar ditu zerbitzuak betetzeko baldintzak, testu honetan zehatutakoak, eta baldintza horien baliozkotasuna onartzen ditu.   

Webgune honen jabea IUBILO BILBAO ABESBATZA da, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. 

Ez dago baimenduta www.iubilobilbao.com webgunean argitaratzen diren edukiak erreproduzitzea Iubilo Bilbao Abesbatzaren berariazko baimena izan gabe (testuak, grafikoak, iturri-kodeak,…) edo dagokien erreferentziarik gabe.

Webgune honetan hirugarrenen edukia egon daiteke, betiere Iubilo Bilbao Abesbatzaren parte-hartzea edo lankidetza duten jarduerei buruzkoa eta berarengandik jasota. Edonola ere, eta egile-eskubideak, besteen lana eta copyrightaren legeak errespetatu nahi direnez beti, edozein arazorik egongo balitz –oso txikia izan arren- webgune honetan argitaratutako edozein materialaren inguruan, mesedez kontaktatua gurekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailaren bidez eta edukia ahalik eta arinen kendu edo egokituko da. 

Webgune honen egileak ez du erantzukizunik hartzen www.iubilobilbao.com webgunean erakutsitako edukiaz egin litekeen erabilera okerraz.  

PRIBATUTASUN POLITIKA 

Iubilo Bilbao Abesbatzarekin kontaktatzen baduzu webgunean dagoen formularioaren bitartez, datu pertsonalak komunikatzen ari zara, eta, hortaz, datu horiek tratamendu bat izango dute gure aldetik. Beraz, Europako Parlamentuaren pertsona fisikoen babesari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2108 Lege Organikoarekin eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/002 Legearekin (IGMEZL edo IGZL) bat etorriz, honako hau jakinarazten dizugu:  

Tratamenduaren arduraduna Iubilo Bilbao Abesbatza da (Sendeja kalea 1, 5l -48007 Bilbo). 

Kontakturako formularioaren bitartez bidaltzen dituzun datuak zurekin kontaktatzeko helburuarekin tratatuko dira, komunikazioan eskatu edo ematen diguzun informazioari dagokionez. Iubilo Bilbao Abesbatzak gauzatzen duen jardueraren inguruko harreman bat hasten bada, helburua izango da horretarako kontaktua mantentzea.  

Zure datuak beharrezkoak diren bitartean kontserbatuko dira, deskribatutako helbururako, eta ezabatuko dira helburu hori betetzen denean edo nahitaez bete beharreko lege edo arauek ezartzen dituzten betebehar eta erantzukizunak betetzeko legalki ezarrita dauden epeak amaitzen direnean.  

Zure eskubideei dagokienez, tratamendurako baimena kendu dezakezu, baina horrek ez du eraginik izango aurretik egindako tratamenduen zilegitasunean. Halaber, zure datuak ikus ditzakezu eta haien zuzenketa edo ezabaketa eskatu, edo tratamendua mugatu dadila eska dezakezu edo haren tratamenduaren aurka agertu; horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Iubilo Bilbao Abesbatza, Sendeja kalea 1, 5l -48007 – Bilbo, edo email honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Gisa berean, baduzu kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamatzeko eskubidea (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).  

Iubilo Bilbao Abesbatzak konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du datu pertsonalen erabilera eta tratamenduan, eta baita haien helburuen arabera erabiltzeko konpromisoa ere, eta, orobat, datuak gordetzeko betebeharra betearazteko eta datuen aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendu eta atzipena saihesteko neurri guztiak hartzeko, datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.  Edonola ere, Iubilo Bilbao Abesbatzak ezin bermatu dezake Internet sarearen erabateko erasoezintasuna, eta, hortaz, ezin behartu dezake hirugarrenek datuak urratzea iruzurrezko atzipenen bitartez.

 Euren datuak Iubilo Bilbao Abesbatzari jakinarazten dizkioten pertsonek emandako datu pertsonal horien zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatzen dituzte eta haien erantzule dira, eta behar den bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute, horren inguruko erantzukizun guztiak kenduz Iubilo Bilbao Abesbatzari.  

Iubilo Bilbao Abesbatzarekin formularioaren bitartez kontaktatzen duen pertsonak adierazten du informatua izan dela bere datu pertsonalez egingo den tratamenduaz, eta tratamendu hori onartu eta baimentzen diola Iubilo Bilbao Abesbatzari. 

Iubilo Bilbo Abesbatzak badu politika hau aldatzeko eskubidea, legegintzako edo jurisprudentziako nobedadeetara egokitzeko, eta baita industriaren praktiketara ere egokitzeko. Horrelakoetan, egindako aldaketak orrialde honetan iragarriko dira aldez aurretik, zentzuzko epean. 

IGMEZLrekin bat etorriz, Iubilo Bilbao Abesbatzak ez du SPAM praktikarik egiten, eta, hortaz, ez du mezu komertzialik bidaliko bide elektronikotik erabiltzaileek aurretik eskatu edo baimendu ez badituzte. Horrenbestez, webguneko formulario bakoitzean erabiltzaileak bere berariazko baimena eman dezake buletina jasotzeko, unez une eskatzen duen informazio komertziala alde batera utzita.  

Informazioaren Gizarteko eta merkataritza elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inncreciendo.com konprometitzen da izaera komertzialeko komunikaziorik ez bidaltzeko aurretik behar den bezala identifikatu gabe.