ANTZINAKO MUSIKA ZIKLOA

PORTUGALETEKO SANTA MARIAREN BASILIKA/ 2018KO APIRILAREN 27A

Antzinako musikaren jardunaldiak "Basilikaren Lagunak" elkarteak antolatu ditu. Elkarte honek, Santa Maria basilikaren zabalkuntza eta zaintzan gogotsu lan egiten du.

2018. urtean ospatzen diren jardunaldiak, antolatutako bosgarrenak dira elkartea sortu zenetik.

Elkarren segidako bi eguneko bi kontzertu dira, bata Errenazimentuko musikari eskeinia eta bestea musika barrokoari, non urtero musika-talde desberdinak gonbidatzen baitute.

Kontzertu honetan, Musikaren Historiako garai loriatsuenetako obrak eskeintzen dira, Errenazimentu garaiko obrak, XV. eta XVI. mendekoak, hain zuzen ere.

Kontzertuak bi zati ditu: lehenengoa, musika erlijioso errenazentistari buruzkoa da. Bertan, Tomás Luis de Victoria musikagile handiaren moteteak abesten dira, Juan de Antxieta euskaldunarenak ere, errege katolikoen gorteko kapera-maisua izandakoarenak, eta baita Claudio Monteverdirenak ere, lehen opera serioaren egilearenak.

Bigarren zatian, musika profanoa abesten da, Orlando di Lassoren madrigalak, europako errenazimentuko jenio handienetako bat, Jauregiko Kantutegikoak, Gaztelako eta Kataluniar-Aragoiko eskolakoak, hala nola, Mateo Flecha-renak eta Andaluziako eskolakoak, Morales eta Guerrerorenak esaterako.

Azkenik, eskola madrigalista ingeles famatuaren obra bat ere eskaintzen da, Tomás Morley konpositore ezagunarena, eta baita Pariseko "chanson" deritzonaren adibide bat ere. Obra hauek izaera ausarta dute, onomatopeikoak dira eta zentzu bikoitzekoak sarritan, Frantzia eta Herbehereetako musika herrikoiaren ezaugarriak.