SAN JUAN DE LA CRUZ-EN “CÁNTICA ESPIRITUAL”

Cartel Concierto coral Cántico Espiritual de San Juan de La Cruz

BILBOKO KATEDRALEAN/ 2019KO OTSAILAREN 9AN

Bilboko katedralean eskainitako kontzertu honetan, Julen Ezkurra EHUko unibertsitateko abesbatzaren sortzaile eta konpositorearen obra berria estreinatu zen. Lan hau, San Juan de la Cruz poeta mistikoaren “Cántica espiritual” lanean oinarrituta dago. Poeta honek duela lau mende idatzi zituen gaur egun literatura espainiar eta unibertsalaren maila gorenekoak diren lanak. Poema oso sinbolista da eta koru, bakarlari eta pianorako musikak kutsu zaharkitzaile eta gregorianista du, testuarekin eta garaiarekin bat datorrena. Lan hau Begoña Lópezek zuzentzen duen Bartzelonako “Sine Nomine” abesbatzarekin batera estreinatu zen. Pianojotzailea Alejandro Zabala eta bakarlariak Desirèe Antón eta María Fernández sopranoak, Ignacio Macaya tenorra, Javier Hernani baritonoa eta Juan Tomás Hernani baxua izan zirelarik.