ISLADAK

1. KONTZERTUA: 2024ko ekainaren 28an, Bilboko Jesuiten Egoitzako elizan.

2. KONTZERTUA: 2024ko irailaren 29a, MusikEAn 2024 musika klasikoko zikloaren barruan.

Kontzertu honen izenburuak, "Isladak", haren esentzia modu adierazgarrian laburtzen du. Aukeratutako abesti bakoitza musikaren aniztasuna eta aberastasuna islatzen duen ispilu bat da, abesbatzaren norabide berria irudikatzen duena. Errepertoriak denboran atzera bidaia egitera gonbidatzen gaitu, musika koralari forma eman zioten garaiei eta tokiei hurreratzeko. Era berean, uraren isladak egiten duen moduan, nota eta melodia bakoitzari egokitzen zaion eboluzio etengabean dagoen abesbatzaz gozatu ahal izango dugu. 'Isladak' aspaldikoaren eta egunekoaren arteko elkargunea da, tradizioaren eta berrikuntzaren artekoa, koru-musikaren harmonia ukinezinean bateratua. Kontzertu hau 2024ko ekainaren 28an ospatzen da Bilboko Jesuiten Egoitzan, eta 2024ko irailaren 29an MusikEAn 2024 musika klasikoko zikloaren barruan.