JULEN EZKURRA

Julen Ezkurra Izarran (Araba) jaio zen 1930. urtean. Bere lehen musika-ikasketak Rodrigo A. de Santiagorekin egin zituen eta harmonia ikasketak Villalva maisuarekin, Valladolid-en, Filosofia eta Teologia ikasketekin batera. 1954. urtean Iquitosera joan zen, Peruko Amazoniako hiriburura. Han, hezitzailea, irakaslea eta musika-zuzendaria izan zen eta, aldi berean, eskualdean zehar ibili zen bertako biztanleen kultura ezagutuz. 1964. urtean, musika-ikasketak hobetu zituen Parisen: kantu gregorianoa eta polifonia Unibertsitate Katolikoan, harmonia eta konposizioa Fontainebleauko kontserbatorio amerikarrean, Nadia Boulangerrekin. Geroago, Erromara joan zen, eta han, besteak beste, Bartolucci eta Renzi maisuekin batera, Eliz Musika Eskolako lizentziatura egin zuen. Espainiara itzuliz, irakasle, konpositore eta zuzendari lana egin zuen, lehenik Valladoliden eta gero Bilbon, non Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatza sortu eta zuzendu baitzuen erretiroa hartu arte. Txurdinagako Bigarren Hezkuntzako Institutuan ere aritu zen musika katedradun. Julen Ezkurrak berrogeita hamar obra baino gehiago sortu ditu , konposizioak eta orkestra eta koru-moldaketak besteak beste. Kantu koralarekiko grinak hamar bat koru sorrarazi dio.

 

< ITZULI EKITALDIA