HUMANITY AT MUSIC, IKUSKIZUNA

Buesa Arena, Vitoria- Gasteiz. 2019-09-14

"Asmatu zerbait hobea",… "Izan egiteko, egin izateko", …"gure erantzunak geroko hasiak dira", … "hanka bat lurrean, beste bat airean", … Jon Sarasuak idatzitako olerkia bihotzera iritsi zaigu, Fernando Velazquézek osatutako musikak hunkitu gaitu, eta orokorrean dantza eta argien ikuskizunak txunditu egin gaitu. Proiektu honetan parte hartzea, asko eskertzen dugun esperiantzia ederra izan da.

EITBek kontzertua grabatu zuen eta irailaren 21an aurkeztu zuen.