GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK

Antolatzailea : Bilboko Udaleko Kultur Gela. 2022ko urtarrilaren 3an Indautxuko " El Carmen " elizean (Bilbon), 20:00etan.

Iubilo Bilbao Abesbatzak gabon kanta herrikoi eta maitagarri errepertorio eder bat eskainiko du.

Zuzendaria : Igone Arteagabeitia.

Urtarrilaren 3an Bilboko Udalak antolatutako Gabonetako Kontzertuetan parte hartu genuen. Kontzertua Indautxuko (Bilbo) Karmengo elizan izan zen.

Duela gutxi hil zen Julen Ezkurra maisua, EHUko abesbatzaren sortzailea. Harengandik asko ikasi genuen eta musika koralarekiko grina transmititu zigun. Horregatik, errepertorioaren zati bat berak konposatutako Eguberrietako abestiak abestu genituen. Gero, hainbat herrialde eta garaitako Gabonetako beste obra polit batzuekin osatu genuen programa.