ZUZENDARIA
JON SÁENZ RUBIO - Musikagilea
(Getxo, 1996). Musikenen egin zituen konposizio ikasketak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Gabriel Erkoreka, Ramón Lazkano eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren babespean. Besteak beste, Núria Núñez Hierro, Raquel García-Tomás, Toshio Hosokawa eta George Benjamin konpositoreen eskola magistralak jaso ditu.
Bere sorkuntza-lana bi alderdi nagusitan banatzen da: musika garaikidea eta musika korala. Benaola Zikloa (Vitoria-Gasteiz), Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea, Musikaste, Errenteriako Euskal Musikaren Astea, Aita Donostia Jaialdia (Donostia), Kuraia Zikloa, Saulus Jaialdia, Experimenta Paisagem edo Arriaga Antzokia bezalako ziklo eta jaialdietan aurkeztu du bere lana.
Hainbat talderekin kolaboratu du: Sinkro Ensemble, Ensemble Kuraia, Dúo Santorsa-Pereyra, Ensemble Ascolta (Stuttgart), Court-Circuit (Paris), Aurum Kammerkoret (Norvegia), Kantika Korala, San Juan Bautista Abesbatza, Musicalipa (Filipinak), Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea. Musikeneren bitartez, Galerna lana grabatu zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Nacho de Pazen zuzendaritzapean.
2023ko azaroan, Lux Aeterna obra Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan nahitaezko lan gisa hautatu zuten.
2025eko martxoaren 5ean estreinatu zuen bere lehen opera esperimentala, Exodus, Arriaga Antzokian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin.
2025eko irailean Iubilo Bilbao Abesbatzarekin hasten da koru zuzendari gisa.
+34 633 756 930 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.