AULA BOREAL ABESBATZA

1999 urtean Patxi Garnilla ( birjinala ), Francisco Luengo ( viola da gamba ) eta Daniel Garay ( zeharkakoa ) musikariek hirukote barroko bat sortu zuten . Beraien lehenengo kontzertuak Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskadin izan ziren. Azkenengo urteetan musika lan koraletara zabaldu zuten errepertorioa eta honek ganbara abesbatz bat sortzera bultzatu zituen.

2001 urtean Patxi Garmilla zuzendaritza musikologikoaren pean XVII. mendeko musikagile espainiarren konposizioz osatutako egitarauak eskaini zituzten. Honek Europa, Amerika eta Espainiako argitegietako bilaketa, aukeraketa eta transkripzioak ekarri zituen. Horretarako errepertorio desberdinei egokitu ziren eta aldi berean partaideen kopurua handitu zen ( abeslari, tiorbajole, biolinjole, perkusionistak etab).

Taldeak hainbat kontzertu eskaini du : Bilbo, Donostia, Santiago, Valentzia, Alacant, Albacete, Soria eta Valladoliden.

Juan del Vado musikagilearen musikarekin, interes eta arrakasta handia eduki zituen CD bat grabatu zuten .

Dani Garay zuzendaritza pean Purcellen “ Mary erreginaren hileta- elizkizunetarako musika “, Vivaldiren “ Gloria “, Rutterren “ Requiem “ a eta hainbat musika instrumentala jo dute.

 

https://es-la.facebook.com/aula.boreal 

 

 

< ITZULI EKITALDIA