GABON KANTAK - GABONETAKO KONTZERTUA 2018

IBARREKOLANDAKO KRISTAU ELKARTEA / 2018KO ABENDUAREN 22AN

Sortu ginenetik Gabonetako kontzertua egiten dugu, bertan herrialde desberdinetako gabon-kantak abesturik hizkuntza desberdinetan. Kontzertu hauetan abesbalari gehiago batzen zaigu eta hunkigarria izaten da.

Abesbatzak biziki eskertzen  dio Ibarrekolandako kristau elkarteari  erakusten digun adeitasuna, bere geletan entsaioak egiten lagunduz eta behar dugun guztia eskeiniz. Horregatik, urte batzuk daramatzagu Gabon-kontzertua eginez elizan eta aurton ere horrela egingo dugu maitasun handiz.