OMENALDI KONTZERTUA JULEN EZKURRA

OMENALDI KONTZERTUA JULEN EZKURRA

LEKUA: Bizkaia Aretoa -Bilbo
DATA:
2022ko abenduaren 2a - 19:30etan

 Iubilo Bilbao Abesbatzaren (EHUko koralista ohiak) eta UPV-EHU Abesbatzaren parte-hartzearekin, gainera, musikarik onena aurkitu zigun musikagile, zuzendari eta irakaslearen agintari akademikoak eta lagunak etorriko dira. Musika korala. 

MUZIKARAKO BIZITZA

A Ezinbesteko omenaldi musikala egiteaz gain, agiri honetan, gaztaro osoa eta helduaroaren zati bat harekin igaro genituen gizon-emakumeok Julen Ezkurra izan zenaren eta egin eta adierazi zuen guztiaren zertzelada batzuk jaso ditugu. Iubilo Bilbao Abesbatzaren betiko kideak gara asko. BESTE BATZUK gaurko egunean batu zaizkigu, guztioi pertsonalki, eta, oro har, euskal musika koralari horrenbeste ekarpen egin zizkien gizon horri omenaldia egiteko.

Izan ere, maisuak «gauza» ugari irakatsi zizkigun askori. Alabaina, gutxi batzuek baino ez dute izan harekin berrogeita lau urtetako lana, ahalegina, ilusioa eta etsipen txikiak ere partekatzeko pribilegioa. Abesbatza batean ala bestean, ikastaroetan, bidaietan eta solasaldietan, edozein momentu zen ona harengandik ikasteko.

Musikari oparoa, irakasle nekaezina, samurra batzuetan eta marmartia besteetan. Hitz gutxiz definitu beharko bagenu, zale sutsua zela esango genuke, dudarik gabe. Eta grina horrek bultzatuta, musikarik gabe bizi ezin zuen pertsona horri omenaldia egin nahi izan diogu.

Ezinezkoa da Julenen lan-ibilbidea lerro gutxi batzuetan azaltzea, eta, horregatik, MAISU izan genuenaren bizitzaren eta obraren laburpen txikia baino ez dugu egin.  IRAKURRI LIBURUXKA OSOA "MUZIKARAZKO BIZITZA"