KONTZERTU SOLIDARIOA "MUNDUKO BEGIAK"

Cartel Concierto coral Cántico Espiritual de San Juan de La Cruz

AITA TRINITARIOEN PARROKIA (ALGORTA) / 2019KO AZAROAREN 9an

Ez da "Munduko begiak-Ojos del mundo" fundazioaren alde kontzertu solidarioan parte hartzen dugun lehen aldia. Poz-pozik gaude fundazio honekin lan egiteaz. Fundazio honen helburuak hauexek dira: Mozambique, Mali eta Bolivian bertako pertsonak prestatu eta trebatzea. Halaber kataratetako ebakuntza egiteko ere laguntza ematea.

Oraingoan Getxoko "Zozoak" eta Bilboko "Akelarre" abesbatzekin parte hartuko dugu, biak Xabier M. Aretxabaletak zuzenduta.

Bertan batzen den dirua izango da munduko ikusmenaren egunaren inguruan, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 60 pertsona kataratetatik operatzeko.

Kontzertu honetarako gure bost abestiez gain hiru abesbatzok "Goizian argi hastian" eta "Hush! Somebody's callin' my name"espiriyual baltza abestuko ditugu.