ALEJANDRO ZABALA

Artearen Historian eta Musikologian doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Lehen Piano Saria, Ganbera Musikako Lehen Saria eta Paulino Caballero Saria jaso zituen Donostiako Kontserbatorioan. Juan Carlos Zubeldia, Paúl Schilhawsky eta, bereziki, Emma Jiménez eta Félix Lavillarekin ikasi zuen.  

Interprete bakarlari gisa, bere ibilbidea, Shostakovich-en 1. kontzertuarekin hasi zuen, E. García Asensiok zuzendutako Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, eta ganbera musikako errezitaldiekin, hainbat instrumentista nabarmenekin. Baina bere bokazioak kantariekin lankidetzan aritzera bultzatu du, besteak beste, Ileana Cotrubas, Margaret Price, Elena Obraztsova, Gabriel Bacquier eta Espainiako, Europako eta Estatu Batuetako agertoki garrantzitsuenak bisitatuz. Konposizioan duen ikerketainteresa dela eta, Ravel,Bernstein, Mompou, Rodrigo, Montsalvatge, Isasi, Remacha eta Escuderoren obrak osotasunean interpretatu ditu. Disko ugari grabatu ditu,eta horietako asko Espainiako konpositoreen lanari buruzkoak dira. 2000. urtean, Musika Klasikoko Artista Onenaren Saria jaso zuen SGAEren Musika Sarien V. edizioan. 2004ko martxoan, Sant Jordiko Arte Ederretako Kataluniako Errege Akademiako kide izendatu zuten. Sortu zenetik 2008. urtera arte, Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskolako zuzendaria izan da.  

 

< ITZULI EKITALDIA