Francis Jean Poulencen GLORIA

Musika lan hau Koussevitzky Fundazioaren enkargu bat izan zen. 1961 urtean estreinatu zen Boston hirian bertako orkestra sinfonikoaren eskutik eta Charles Munchen zuzendaritza pean.

1950 urtean Poulencen adiskidea zen Claude Rostand krtitiko eta komunikatzaileak hauxe esan zuen berari buruz : bere baitan bi izaera daude, monjea ( “ le moine “ ) eta trauskila ( “ le voyou “ ). Musika lan hau bi espiritu hauen nahasketa da. Poulenc berak honela idatzi zuen bere hasieran : “Idazterakoan, alde batetik, aingeruek mihia ateratzen duten Gozzoliren freskuetaz gogoratu nintzen eta bestetik, egunen batetan ikusi nituen futbolean aritzen ziren monje beneditiar batzuetaz “ .

Normalean orkestra handi batekin jotzen da, baina oraingo honetan pianorako bertsioarekin aurkezten da. Bertsio hau Poulenc pianojole berak idatzi zuen . Oso bertsio elaboratua da. Orkestrarako moldaketa bat baino gehiago da. Berarekin ganbara musikaren espiritua berreskuratzen duen ikuspegi desberdin bat eduki daiteke.

 

 

< ITZULI EKITALDIA